Select Page

Kategoria bakoitzeko irabazleek sari hauek jasoko dituzte:

  • Silver Economy: 2.000 €

  • Data Intelligence: 2.000 €

  • Energia: 2.000 €

  • Manufaktura aurreratua: 2.000 €

Hautagai finalista guztiek finalera iritsi izana egiaztatuko duen diploma bat jasoko dute.

BiscayApp sariaren irabazleak 10.000 € jasoko ditu, eta, geroago, proiektuaren inkubaziorako laguntza, BEAZen, SEED CAPITALen eta BiscayTIK Fundazioaren aldetik.

 

Biscayapp sariaren xedapen gehigarriak

BISCAYAPP SARIAREN XEDAPEN GEHIGARRIAK

Sari honen helburua da Bizkaian berrikuntza-arloko enpresa-ekimen berriak hautematea eta bultzatzea, eta BEAZek eta SEEDek enpresa-jarduera berrien inkubazioan eta abiaraztean laguntzeko beren jardunean ezartzen dituzten baldintza partikularren mende egongo da.

Proiektu berritzailetzat jotzen dira Bizkaiko merkatuan produktu, prozesu edo zerbitzuetan elementu berriak sartzen dituztenak, eta aberastasuna sortzeko potentzial handia dutenak, balio erantsia sortzen dutenak eta bideragarritasun-espektatibak dituztenak.

Zerbitzu horiek erabiltzeko aukera izateko, enpresa-proiektuak BEAZek eta SEEDek eskatu ohi dituzten betekizunak eta iragazkiak bete beharko ditu, eta halakoen barruan elkarrizketa pertsonalak, negozio-planak, eta abar egitea sar daiteke.

Epaimahaiaren iritziz, hautagai diren proiektuen artean ez badago beharrezko eskakizunak betetzen dituenik, saria eman gabe utzi ahalko du.

Halaber, sariari lotutako zerbitzuak aurrera eramatean, proiektuak ez baditu betetzen gutxieneko baldintzak, zati batean edo osorik baztertu ahalko da.