Lehiaketa lau kategoriaz osatua dago:

  1. Silver economy
  2. 4.0 Industria
  3. Big Data
  4. Energia

 

Kategoria bakoitzeko hamar App bozkatuenak adituen epaimahai batek ebaluatuko ditu, berrikuntza, erabilgarritasuna, diseinua edo komertzializazio gaitasuna bezalako irizpideetan oinarrituz. Finala, non kategoria bakoitzeko hiru finalistek lehiatuko duten, Getxon dagoen BiscayTIK fundazioaren egoitzan izango da abenduan. Bertan, kategoria bakoitzeko finalistek beraien aplikazioak aurkeztu eta bertaratutako publikoari erakusteko aukera izango dute, 2017ko kategoria bakoitzeko aplikaziorik onena eta Bizkaiko aplikaziorik onena aukeratuz.

Lehiaketako proiektu irabazleek sari ezberdinak lortzeko aukera izango dute, eta beraien aplikazioa ezagutzera emateko aukera izango dute publizitate kanpaina eta blog ezberdinen bitartez, eta espazio propioa izango dute Bake Eder Ezagutza Zentroan, Biscaytik Fundazioaren egoitzan.