Select Page

BiscayApp BISCAYTIK Fundazioak antolatutako lehiaketa bat da. Lehiaketa honen helburua smartphone eta bestelako gailuetarako Bizkaiko software produktuak sustatzea da.

Webgunean aurkeztuko diren proiektuek sylver economy, 4.0 industria, Big Data eta Energiaren sektoreekin lotuta egon behar dira.

Diputazioak, BiscayTik proiektuaren bitartez, teknologia berrien erabilera Lurralde Historikoan bultzatu nahi du. Gainera, edizio berri honetan garatzaileen proiektuek maila internazionala lor dezakete.

BiscayTIK-etik aurretiaz aipatutako arloekin erlazionatutako aplikazioak garatzen dituzten erakunde edo profesionalak Start BiscayApp-en parte hartzera gonbidatzen dituzte. Horretarako, lehiaketaren webgunean izen eman dezakete eta beraien proiektuak plataforma zein Facebookeko fan orrialdean erakutsi, bertatik bozkak jaso eta aplikazioak elkarbanatu ahalko dutelarik. Proiektuak izan emateko epea irailaren erdialdean irekiko da eta azaro bukaeraran bukatu.

 

Diputazioko fundazioak eta gainontzeko babesleek Start BiscayApp lehiaketa beraien aplikazioak Bizkaian ezagutzera eman eta hauen komertzializazio aukerak areagotu nahi dituzten garatzaileentzat erreferentzia bat bilakatu nahi dute.