20170531_weGo-Awards_logo

Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko BiscayTIK Fundazioak WeGO Awards sari ospetsuetako sari bat jaso du, e-Administrazioa kategorian, gure lurraldeko udal eta toki erakundeei modernizazio-prozesuetan emandako laguntza- eta aholkularitza-lanagatik.

BiscayTIK Fundazioak jaso duen sariaren kategoria berean, Mexikoko Veracruz estatuak Urrezko Saria jaso du eta Mosku hiriak aipamen berezia jaso du.

Guztira, 18 proiektu saritu dira, 3 sari horietako kategoria bakoitzeko. Honako hauek dira kategoria horiek, aipatutako e-Administrazioa kategoriaz gain: hiri irekia, inklusio digitala, hiri adimentsu berritzailea, hiri iraunkor edo jasangarria eta hiri kooperatibo edo laguntzailea. Gainera, BiscayTIK Fundazioa hiri irekia kategorian ere gertatu da finalista, fundazioaren “Udala Zabaltzen” proiektuarekin.

Nazioarteko World e-Governments Organization of Cities and Local GovernmentsWeGO Awards erakundeak (ingelesezko siglak, WeGO) sustatzen ditu sariok. 2011. urtean egin zen sari horien lehendabiziko deialdia, mundu osoko tokiko gobernuek arlo edo gai hauetan egindako ekimenik onenak saritzeko xedearekin: modernizazioa eta informazioaren teknologiak, administrazio digitala eta hiri adimentsu eta jasangarriak. Ekainaren amaieran egingo da, Errusiako Ulyanovsk eskualdean, sariak emateko ekitaldia, WeGOren Biltzar Orokorrean, ekainaren 27tik 20era bitartean, hain zuzen ere.